Zubillaga, Jose Ramon
Gipuzkoar idazlea (Bedaio, 1891 - Ramos Mejia, Argentina, 1975). Artzain jaioterrian eta arotz Tolosan ibili ondoren, Argentinara joan zen. 1964an autobiografia lan bat argitaratu zuen, Auspoa liburu sailean, Lardasketa izenburuarekin. Liburu horretako hitz laua herri literaturaren alorrean sartzen da bete-betean.