Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zubieta

Nafarroako ipar-mendebaleko udalerria (Iruñeko merindadea). Mugak: iparraldean, Goizueta eta Aranatz; ekialdean, Ituren; mendebalean eta hegoaldean, Labaien. Garaiera, 210 m. 17,86 km2. 1999ko datuen arabera, 314 biztanle (zubietarrak). Auzo nagusiak: Zubieta, Sarekoa eta Mendrasa. Ezkurra ibaiak igarotzen du. Euskara, goi-nafarrera. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (artoa, landare lekadunak, patata, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (ardi, zerri eta behi azienda) dira. Dena dela jende askok Leitzako eta Lesakako industrietan lan egiten du. Aipagarriak dira Ama Birjinaren Jasokundearen eliza, San Antonio Abadearen ermita eta Etxeberria, Tomasenea eta Irigoien etxeak. v Historia. 1280. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Zubietako herria. 1704. urtean jaso zuen hiri-gutuna, eta 1845. urtean bihurtu zen udalerri.