Euskal pintorea (Baiona, 1826 - Bordele, 1901). Coutureren ikasle eta Manet eta Puvis de Chavanneren adiskide izan zen. Baiona eta Bordeleko Arte Ederretako Eskoletako zuzendari izan zen. Obra nagusiak: Errege mairuen epaitegia, Udaletxeko enparantza, Toledoko itsua.