Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zizurkil

Gipuzkoako iparraldeko udalerria, Oria ibaiaren ezkerraldean (Tolosaldea). Mugak: iparraldean Usurbil eta Aia; ekialdean Andoain, Aduna eta Bilabona; mendebalean Aia eta Asteasu; hegoaldean Anoeta eta Billabona. Garaiera, 69 m. 15,4 km2. 1997ko datuen arabera, 2.662 biztanle (zizurkildarrak). Auzo nagusiak: Akezkoa, Elbarrena, Iratzu eta San Migel. Euskara, gipuzkera. Hizkuntza banaketa 1996an: 3.581 euskaldun, 1.156 ia-euskaldun eta 2.050 erdaldun. Ekonomia jarduera nagusiak industria (eraikuntza, makineria, janari industria, zurgintza, ehungintza, papergintza; langileen % 69) eta zerbitzuak (oinarrizko zerbitzuak; langileen % 21,5) dira. Dena dela jende asko Tolosa eta Billabonako industrietara joaten da langile. Aipagarriak dira San Millan parrokia eliza, San Migel eta Santakruz ermitak eta udaletxe arkupeduna. v Historia. 1391. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Zizurkil, hots, Tolosako herriaren mende jarri zen urtea. Egoera horretan egon zen 1615. urtean Filipe III.aren eskutik hiri-gutuna jaso zuen arte.