Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zotxenko, Mikhail Mikhaïlovitx

Sobietar idazlea (Poltava 1895 - San Petesburgo, 1958). Gudaroste Gorriko kide izan zen, eta 1921ean Sérapion Anaiak taldeari lotu zitzaion eta eleberri labur satirikoak idazten hasi zen. Lan horiek arrakasta handia eman zioten sobietarren artean. Lehenengo bilduma (hamabost bat argitaratu zituen 1930. urtea arte) 1922an argitaratu zuen, Nazar Ilitx Sinebrioukhov-en ipuinak izenburuarekin. Sainete laburrak dira, burges txikien eguneroko hizkuntzaz idatziak. 1930eko hamarraldiaz geroztik, lan historikoak, Kerenski (1937), Txevtxenko (1939), eta haurrentzako ipuinak idazten hasi zen. Eguzkia irten aurretik (1943) eta Arrazoiari buruzko eleberri laburra (1972) lanak autobiografia berezia dira. 1946an preso hartu zuten Anna Akhmatovarekin batera Andrei Jdanov-en hitzaldi batean parte hartzeagatik, eta Idazleen Batasunetik baztertu zuten. Bere lanak ezin argiratu zituenez, itzulpenak egiten hasi zen.