Zizur Nagusia
Nafarroako udalerria (Iruñeko merindadea). Zizur Mayor-Zizur Nagusia du izen ofiziala. 1999ko datuen arabera, 10.077 biztanle. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mende bukaeran galdu zen euskara. Industria da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarriak dira XIV. mendeko San Andres parrokia eliza gotikoa eta bertan gordetzen den XVI. mendeko erretaula nagusi platereskoa, eta Cabo de Armeria jauregi zaharra.
- ziztor 1
- ziztor 2*
- ziztrin
- ziztu 1
- ziztu 2*
- Zizur Nagusia
- Zizur Txikia
- Zizur
- Zizurkil
- Zn
- Zo, Achille