Zelter, Carl Friedrich
Alemaniar musikagilea (Berlin, 1758 - Berlin, 1832). Igeltsero lanetan aritu zen aitarekin, baina gero musika ikasketak egin zituen K.F. Fasch-ekin, eta haren ondorengo izan zen zuzendari lanetan, Singakademie edo errege kantu akademian (1800). Prusiako arte ederretako akademiako irakasle izan zen, eta 1809. urtean Lied-a lantzea helburu zuen “Liedertafel” koru elkartea sortu zuen. Berlingo udal liburutegia antolatu zuen eta J.S. Bach-entzat leku berezia sortu zuen, haren lanak berpizteko. Goethe-ren adiskidea izan zen, eta ikasle izan zituen Mendelssohn eta Meyerbeer, besteak beste. Lied-ak, koruak, kantata batzuk, Igokundea (1807) oratorioa, requiem bat, Te Deum bat, eta biola eta orkestrarako kontzertu bat idatzi zituen.
- zelofan
- zeloma
- zelomadun
- zelote
- zelta
- Zelter, Carl Friedrich
- zeltiberiar
- zeltiberiera
- zelula
- zelulabakar
- zelulasa