Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zelote

(Gr. Zelotes). iz. Antzinako juduen artean abertzale muturrekoen sektako kidea. Tito enperadorearen garaian, Judeako matxinada antolatu zuten zeloteek, erromatarren zapalketaren aurka. Matxinada hura Jerusalemgo hondamendiarekin bukatu zen. Sektaren antolamendua erlijiosoa eta politikoa zen aldi berean; haien jatorria Makabeoen garaikoa da, baina erromatarren zapalkuntza garaian bakarrik izan zuten antolamendu politikoa. Moisesen legeari gogor eutsi behar zitzaiola eta atzerritar guztiak bota behar zirela Palestinatik aldarrikatzen zuten, horretarako, bortxa erabili behar bazen ere.