Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zaraitzu

Nafarroako ibaia, Irati ibaiaren ezkerraldeko adarra. Otsagabiatik hurbil sortzen da, Anduña eta Zatoia ibaien bilgunean, Abodi eta Baigura mendien azpian. 51,5 km luze da eta 533 km2-ko ibai arroa hartzen du. Hegoalderantz jo eta Nabaskozeraino heltzen da, izen bereko mendialdea saihesten du eta Arbaiungo arroilan barneratzen da ura, Irunberrira iritsi baino 2 kilometro lehenago, Irati ibaian ixurtzeko. Otsagabia, Eskaroze, Orontze, Espartza, Sartze, Gorza, Galoze, Nabaskoze, Romanzado eta Irunberriko udalerrietako lurrak ureztatzen ditu.