Zaragueta Bengoetxea, Juan
Gipuzkoar filosofoa eta idazlea (Orio, 1883 - Donostia, 1974). Gasteizko apaizgaitegian egin zituen apaiz-ikasketak, Zaragozako apaizgaitegian teologiakoak eta Zaragozan bertan eta Valladoliden zuzenbidekoak. Belgikan ere izan zen 1906-1909. urteetan filosofiako ikasketak egiten eta bertan egin zen doktore. Irakasletzarako Goi Eskolako erlijio eta moral gaietako irakasle izan zen 1917-1923 bitarteko urteetan, Madrilgo Unibertsitateko Filosofia eta Letretako fakultateko pedagogia saileko katedraduna 1923-1947. urteetan eta unibertsitate bereko filosofia saileko psikologia arrazionaleko katedraduna 1947. urtetik 1953. urtea arte. Obra nagusiak: Introducción general a la filosofía (1909), El problema del alma ante la Psicología (1910), Teoría psico-genética de la voluntad (1914), Contribución del lenguaje a la filosofía de los valores (1920), El cardenal Mercier: Su vida y su orientación doctrinal (1927), El concepto católico de la vida según el cardenal Mercier (bi liburuki, 1930), El Cristianismo como doctrina de vida (1939), La intuición de la filosofía de Henri Bergson (1941), Pedagogía fundamental (1943), El lenguaje y la Filosofía (1945), Filosofía y vida (egilearen obra nagusia, 1950-1954), Problema del bien común (1956) eta Los veinte temas que he cultivado en los cincuenta años de mi labor filosófica (1958).
- zaragar
- zaragardun
- zaragartsu
- Zaragoza
- Zaragoza
- Zaragueta Bengoetxea, Juan
- Zaragueta
- Zaraitzu
- Zaraitzu
- zarakar
- Zarama