Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yitxang

Txina erdialdeko ibai portua. Hupeh probintzian dago, Yangtze ibaiaren ertzean. 250.000 biztanle (1970). Itsasontzi handientzako portua da. Ontzi handien eta ibaiontzi txikiagoen elkargunea da: bertako portuan aldatzen dituzte salgaiak eta kargak batzuetatik besteetara. Arroza, olioa, zura eta gai naturalak bidaltzen dira bertatik. Kimika industria, lur ongarriak eta sendagaiak. Itsasontzi ola ugari.