Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

yogakara

Mahayana budismoko eskola idealista. IV-V. mendeko Yogacarabhumi-sastra liburutik datorkio izena. Meditazioan eta yogan oinarritzen da, batez ere. Mundua bakoitzak dituen esperientzien araberakoa da; esperientzia da, beraz, munduaren oinarria yogakararen filosofian. Indian sortu zen II. mendean, eta Txinan eta Japonian sartu VII. mendean.