yen
iz. Japoniako dirua, 100 sen-etan eta 1.000 rin-etan banatzen dena. 1869an egin zuten lehen aldiz Meijiek aginpidea berreskuratu zutenean, eta 1871n hartu zen diru ofizialtzat. 1871n hasi zen gobernua XVI. mendetik klanek eta jauntxo feudalek egindako diru-paperak eta txanponak, yena sortu artean indarrean izan zirenak, yen-en truke aldatzen eta 1879an amaitu zen lan hori.