Yellowstone, parke nazionala
Estatu Batuetan den parke nazional zabalena. Mendi Harritsuetan dago, goi-ordoki handi batean (2.500 metro inguruko garaieran). Yellowstoneko lurraldeak Wyoming, Idaho eta Montanako zatiak ditu. Sumendi asko dago eta, horren eraginez, ur beroko geiser eta iturri ugari ditu. Yellowstone ibaiak igarotzen duen hobi handi bat da parkea. Zoruaren parte handi bat labaz osatua da. Landare (pinuak eta izeiak nagusiki) eta animalia (hartzak, oreinak, altzeak, bisonteak, antilopeak, koioteak, karraskariak, etab.) ugari ditu.
- Ye Juanying
- Yeats, William Butler
- Yécora
- Yehuda ha-Levi
- Yellowston
- Yellowstone, parke nazionala
- Yemen
- yemendar
- Yen Li-pe
- yen
- Yenisei