Yellowston
Estatu Batuetako ibaia. Mendi Harritsuetan du sorburua eta Missouri ibaira isurtzen du ura, 1.600 km egin ondoren. Izen bereko parke nazionala eta aintzira igarotzen ditu Wyoming-en. Mendi zintzur sakonak igaro ondoren Montanara eta Ipar Dakotara jotzen du, eta Missourirekin bat egiten du.