Yalow, Rosalyn
Estatubatuar fisikaria (New York, 1921). 1950eko hamarraldiaren bukaeran, Solomon Bergson-ekin batera, intsulina hartzen zuten gaixoek hormona horren kontrako antigorputzak sortzen zituztela aurkitu zuen. Baieztapen horrek metodo irrati-immunologikoa lantzera eraman zuen, hormona peptidikoen dosifikazioa ahalbidetzen zuena. Metodo horiek aplikazio ugari izan zituzten fisiologia endrokrinoan eta zientzia berri baten bideak zabaldu zituzten, neuro-endokrinologiarenak, hain zuzen. Lan horiei esker Fisiologiako eta Medikuntzako Nobel jaso zuen 1977an, Roger Guillemin eta Andrew Schally-rekin batera.
- Yahvé
- yak
- Yakintza
- yakut
- Yakutia
- Yalow, Rosalyn
- Yalta
- Yamagata, Aritomo
- Yamagata
- Yamagutxi
- Yamamoto, Isoroku