Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Xinyang

edo Hsin-yang. Txinako hiria, Hunan probintziako hegoaldean. 240.000 biztanle (1982). Izen bereko prefeturako administrazio gunea da. Ta-pieh Shan mendien eta Huai ho ibaiaren arteko arroan dago. Goi-ordokietako herrien eta arroako herrien arteko kulturaren topagunea izan da historian zehar. Garraiabide gunea da, eta burdinbide, errepide eta ibai garraiorako erraztasunak direla eta, nekazaritza produktuen bilgune bihurtu da (labore eta kotoiarena bereziki).