Xinkiang-eko Uigur Lurralde Autonomoa
Txinako ipar-mendebaleko lurralde autonomoa. 1.646.800 km2 eta 13.000.000 biztanle (1983). Hiriburua, Urumtsi. Basamortu eta mendi lurraldea da: erdialdean Tien-Shan mendiak daude, 5.000 m-tik gorako gailurrak dituztenak; mendi horiek bi partetan bereizten dute lurraldea: iparraldean Dzungaria ordokia, eta hegoaldean Tarim arroa eta Takla Maklan basamortua. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (garia, artoa, arroza eta kotoia) eta abeltzaintza (ardiak, gameluak, zaldiak, behiak) dira; petrolio, ikatz harri eta uranio hobi handiak ere badira baina aurreramendurik eza dela eta, haien ustiaketa oso mugatua da. v Historia. Hasieran Txinaren mendeko lurraldea izan zen baina XII. mendean Gengis Khan mongoliarrak menderatu zuen eskualdea. 1884an Txinako probintzia bihurtu zen eta eskualdearen urruntasunagatik eta komunikabideen zailtasunagatik aginpide erdi-independientea izan zuen. 1949an Txinako komunisten mendean gelditu zen eta 1955an bihurtu zen eskualde autonomo.
- Xingjian, Gao
- xingola
- xingolarrain
- Xingu
- Xining
- Xinkiang-eko Uigur Lurralde Autonomoa
- xinple
- xintximari
- Xinxiang
- Xinyang
- xipa-belar