Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

xipa-belar

iz. Bot. Mendaren familiako belar landare zut ileduna, leku zingiratsuetan hazten dena (Mentha aquatica). Asunaren antzeko hostoak izaten ditu, harenak baino laburragoak eta biribilagoak. Loreak txikiak izaten ditu, arrosa kolorekoak edo lila kolorekoak, zurtoinaren punta aldean, horren inguruan eta mailakako sortetan antolatuak. Iparraldeko lurraldeetan izan ezik Europa guztian hazten da.