Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Xinxiang

edo Hsin-hsiang. Txinako hiria, Hunan probintziako iparraldean. 429.000 biztanle (1980). Konderriaren maila du eta Xinxiang prefeturako administrazio gunea da. Garraiabide gune garrantzizkoa da, Wei ho ibaiaren ibilguko gune nagusian baita. Aipagarriak dira kotoi eta oihal ekoizpena eta janari industria. 1950. urtea arte salerosketa gunea zen nagusiki, baina urte hartatik aurrera industria indartzen hasi zen eta Hunan iparraldeko hiri garrantzizkoena bihurtu zen.