Xining
Txinako erdi-mendebaleko hiria, izen bereko ibaiaren ertzean, Tsingahi probintzian, Koko Nor aintziratik 100 km hego-ekialdera. Tsingahi probintziako hiriburua da; 576.400 biztanle ditu, aldiriak barne direla, eta 921.700 Xiningen administraziopean diren konderriak barne (1985). Komunikazio eta salerosketa gunea; Tibeterako eta Tsaidam arroarako salerosketa bideko gune nagusia izan da historian zehar.