Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

xafla

iz. Gai baten, bereziki metal baten zati mehe laua. || Xerra. || Herskailua.  v  Xafla makina. Teknol. Metalezko xaflak egiteko tresna, ardatz horizontaleko bi zilindro edo gehiago dituena. Zilindroen antolaketa ohikoenak hauek dira: bikotea (bi zilindroak bertikal batean), hirukotea (hiru zilindroak bertikal berean) eta bikote bikoitza (bi zilindro bikote, bikote bakoitza bertikal banatan). Xaflatzeko makina bereziak ere badira, altzairuzko gurpilak, zilindroak eta hodiak egiteko erabiltzen direnak, adibidez.