Witwatersrand
Hegoafrikako Errepublikako mendialdea Transvaalen, Transvaaleko goi-ordokien gainetik ekialdetik mendebalerantz luzatzen dena. 100 km luze da eta 20 km zabal. Batetik Vaal eta Orange eta bestetik Limpopo ibaien banalerroa da. Bertan daude Afrikako mea garrantzitsuenak. Munduko urre hobi handienak daude eta oparoak dira, halaber, uranio, platino, ikatz eta fosfato hobiak ere. Johannesburgo, Germiston, Benoni, Springs eta Roodepoort-eko hirietan metalurgia sare zabala osatu zen mineralok lantzeko. 3.500.000 lagun inguru bizi dira eremu honetan; biztanle horien artean zuriak herena dira.