Wittig, Georg
Alemaniar kimikaria (Berlin, 1897 - Heidelberg, 1987). Heidelberg-eko unibertsitateko irakasle izan zen. Fosforoaren ilidoek zetonekin eta aldehidoekin erreakzionatzen dutela eta erreakzio horren ondorioz alkenoak eratzen dituztela frogatu zuen. Erreakzio hori botika ugariren eta beste gai organiko konplexuen sintesian erabiltzen da gaur egun. Kimikako Nobel saria irabazi zuen 1979an Brown de Purdue-rekin batera.