Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wittenberg

Alemaniako ekialdeko hiria, Halle-ko barrutian, Elba ibaiaren ertzean, Berlingo hiriaren hego-mendebalean. 54.043 biztanle. Unibertsitatea. Industria (kimika industria, papergintza, kimika industria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) da ekonomia jarduera nagusia. v Historia. 1180. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz. Hiria guztiz ospetsu bihurtu zen Luterok Santu Guztien elizako atarian bere 95 tesiak itsatsi zituenean. 1760. urtean austriarrek hiria eraso zuten eta erre egin zituzten zurezko ateak. Luteroren testua brontzezko ateetan grabatu zuten berriro. Zutik daude oraindik Lutero bizi izan zen etxebizitza eta agustindarren komentuan izan zuen gela.