Wolfe, Thomas Clayton
Estatu Batuetako idazlea (Ashville, Ipar Carolina, 1900 - Baltimore, Maryland, 1938). Ipar Carolinako eta Harvard-eko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Aldi batez Europan izan ondoren, Estatu Batuetara itzuli eta New Yorkeko unibertsitatean irakasle izan zen. Estatu Batuetako literaturako obra autobiografiko oparoenetakoa dira haren lau eleberri nagusiak: Look Homeward, Angel (1929, Aingeru, begira etxerantz), Of Time and the River (1935, Denbora eta ibaia), The Web and the Rock (1939, Ehuna eta harria) eta You Can’t go Home Again (1940, Ezin zarete berriro itzuli). Eleberriotako pertsonaia idazlea bera da eta heroiaren eta gizartearen arteko eztabaida dute oinarri. Antzerkirako obrak idatzi ere ditu: The Return of Buck Gavin (1926, Buck Gavin-en itzulera) eta Mannherhouse (1948).
- Witwatersrand
- Wodin
- Wohler, Friedrich
- Wohlgemuth, Michael
- Wolf, Hugo
- Wolfe, Thomas Clayton
- Wolff
- Wolff, Étienne
- Wolff-en hodia
- Wölfflin, Heinrich
- wolfram