Witt, Katarina
Alemaniar patinatzaile artistikoa (Chemnitz, 1965). Jutta Muller ekialdeko alemaniarraren zuzendaritzapean hartu zituen Witt-ek lehenengo eskolak. 1982. urteaz geroztik Witt Europako txapeldun izan zen bost urtez, 1983, 1984, 1985, 1987, 1988. urteetan hain zuzen. 1984an munduko txapeldun izan zen lehenengo aldiz, eta ondoren beste hiru bider lortu zuen titulu hori, 1985, 1987 eta 1988an hain zuzen. 1984an Sarajevoko Olinpiar Jokoetan, Katarina Witt-ek urrezko domina lortu zuen. 1988an berriz ere lortu zuen domina, Elizabeth Manley kanadarraren eta Debbie Thomas estatubatuarraren aurretik. Ondoren ikuskari profesionaletan hasi zen lanean. 1994an profesionalei baimena eman zitzaienean Olinpiar Jokoetan parte hartzeko, Witt-ek zazpigarren lekua lortu zuen.