Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wenzhou

edo Wen-txou. Txinako ekialdeko hiria eta portua, Txekiang-eko probintziaren hego-ekialdean, Wu Txiang ibaiaren bokaletik hurbil. 391.200 biztanle. Merkataritza (tea, zura, tabakoa eta fruituak esportatzen ditu) eta industria (tabakogintza, janari industria, nekazaritzarako makineria) dira ekonomia jarduera nagusiak.