Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wentzeslao

Bohemiako lau erregeren izena. v Wentzeslao I.a. Bohemiako erregea 1230-1253 bitartean (?, 1205 - Beroun-etik hurbil, 1253). Haren seme Ottokar II.a buru zuten hainbat matxinadari aurre egin behar izan zien. v Wentzeslao II.a. Bohemiako erregea 1283-1305 bitartean (?, 1271 - Praga, 1305). Bohemian zehar kultura germaniarra hedatzeko ahaleginak egin zituen eta ezkontzaren bidez Poloniako koroa bereganatu zuen.  v  Wentzeslao III.a. Bohemiako erregea 1305-1306 bitartean (?, 1289 - Olomouc, 1306). Errege egin eta urtebetera hil zuten eta Luxenburgoko etxearen esku geratu zen Bohemiako aginpidea. v Wentzeslao IV.a edo Wenzel. Bohemiako erregea 1363-1419 bitartean eta Germaniako enperadorea 1378-1400 urteetan, Karlos IV.aren semea (Nurenberg, 1361 - Novy Hrad, Pragatik hurbil, 1419). Ez zuen aginpide sendoz gobernatzen jakin, ez Alemanian (matxinatu egin ziren Alemaniako hegoaldeko herriak) ez eta Bohemian ere, eta Joan Nepomuzeno hil zutenean (1393), nobleen eta elizako goi karguen esku utzi zuen Bohemiako aginpidea. Ez zen gai izan Bohemiak jasaten zuen gizarte eta izpiritu krisialdiari aurre egiteko eta Jan Hus txekiar erreformatzailearengan jarritako konfidantza galdu zuen. Hil ondoren husiten arteko gerra hasi zen. Haren anaia Sigismundo izan zuen ondorengoa.