Wells, Junior
Estatubatuar musikaria (Amos Blakemore, Memphis, Tennessee, 1934 - Chicago, Illinois, 1998). Blues musikaren historiako musikari onenetako bat. Muddy Waters eta Buddy Guy gitarra-jotzaileekin elkarlanean "Chicagoko soinua" izenez ezagutu zen estiloa sendotu zuen, eta musika estilo horren barruan harmonika maisu handienetako bat bezala nabarmendu zen. Hamalau urte zituela eskaini zuen bere lehen kontzertua, eta 1952an Muddy Watersen taldean jotzen hasi zen, eta zenbait disko grabatu zituen Buddy Guy gitarra-jotzailearekin. Horien artean Drinkin' TNT'n' smoking' dynamite (TNT edaten, dinamita erretzen) da aipagarriena. 1997an Grammy sarietako hautagaietako bat izan zen.