Wassermann, Jakob
Alemaniar idazlea (Fürth, Bavaria, 1873 - Altaussee, Estiria, 1934). Dostoievskiren eta Freuden eragin handia izan zuen. Juduen gorabeherei buruzko eleberriak idatzi zituen, bera ere judua baitzen. 1933an Prusiako letren akademiatik kanpora bota zuten, judua zelako. Obra nagusiak: Die Juden von Zirndorf (1897, Zindorfeko juduak), Moloch (1903), Gaspar Hauser (1905), Das Gänse-männchen (1915, Ahateen gizontxoa), Christian Wahnschaffe (1919), Faber oder Die verlorenen Jahre (1924, Faber edo urte galduak), Der Fall Maurizius (1928, Maurizio auzia) eta Etzel Andergast (1931). Hil ondoren argitaratu zituzten Josef Kerkhovens dritte Existenz (1934, Josef Kerkhovens-en hirugarren bizitza) eta Ulrica (1941).