Wallace, Alfred Russel
Ingeles naturalista (Usk, 1823 - Broadsteone, 1913). 1848an espedizio bat egin zuen Amazonas ibaian gora hango landareak eta animaliak aztertzeko eta 1854-1862 bitartean Malakako penintsularen itzulia egin zuen. Bidaia horretan egindako ikerketen ondorioz bilakaeraren teoria bat finkatu zuen, Darwinenaren oso antzekoa, honek berea proposatu zuen garai bertsuan. Teoria hori On the Law which has regulated the Introduction of New Species (1855, Mota berrien sarrera arautu duten legeez) liburuan azaldu zuen. Biogeografiaren eta zoogeografiaren sortzaileetakoa izan zen, eta ekarpen handiak egin zituen bilakaeraren teoria finkatzeko. Beste zenbait obra: A Narrative of Travels on The Amazonas and Rio Negro (1853, Bidaiak Amazonas eta Rio Negro ibaietan barrena); The Malay Archipelago (1869, Malaysiako uhartedia). v Wallaceren lerroa. Asiako hego-ekialdeko animaliak Australiakoetatik bereizten dituen lerroa, Alfred Wallace naturalistak proposatua, eta geroztik Huxleyk zuzendua.