Volterra, Vito
Italiar matematikaria eta fisikaria (Ancona, 1860 - Erroma, 1940). Pisako, Turingo eta Erromako unibertsitateetako irakasle izan zen. 1905ean Italiako Erreinuko senatari izan zen. Lehenengo Mundu Gerran Italiako gudarostean sartu zen, eta hegazkingintzan eta gerrako armak egiten jardun zuen. 1931n Mussoliniren gobernuak kargu guztiak uztera behartu zuen, eta Italiatik kanpora bizi izan zen handik aurrera ia beti. Hainbat ikerketa egin zituen ekuazio integralei, funtzio linealei eta trukagarriei buruz. Analisi funtzionalaren sortzailetzat hartua da.