Vlasov, Andrei Andreievitx
Sobietar jenerala (Lomakino, Nizhni Novgorod-eko probintzia, 1900 - Mosku, 1946). Nekazari familia bateko semea zen. 1930. urtean gudaroste gorriko eta alderdi komunistako kide egin zen. 1938-1940. urteetan Txiang Kai-Txek-en aholkulari militarra izan zen eta geroago Kiev-eko hiria defenditu zuen. 1942an alemaniarrek atxilo hartu zuten eta Reich-aren alde lan egitea onartu zuen. Errusiaren askatasunerako gudarostea sortu zuen eta Pragan Errusiako herrien askatasunerako batzordeko lehendakari egin zuten. 1944an Estatu Batuek atxilo hartu zuten eta sobietar agintarien esku utzi. Heriotza zigorra eman zioten.
- Vladimir Ia
- Vladimir IIa
- Vladimir
- Vladivostok
- Vlaminck, Maurice de
- Vlasov, Andrei Andreievitx
- Vlorë
- Vltava
- Vo Nguyên Giap
- vodka
- Vogel, Hermann Karl