Viktor Emmanuel Ia
Sardiniako erregea 1802-1821. urteetan, Victor Amadeo III.aren semea (Turin, 1759 - Moncalieri, 1824). Anaia Karlos Manuel II.a ordezkatu zuen aginpidean baina erretiratuta bizi izan zen Cagliarin 1814. urtea arte. 1815. urteko hitzarmenen ondorioz bere estatuak bereskuratu eta Genoako lurraldeez jabetu zen. 1821. urtean, erregearen absolutismoa zela eta, matxinada bat gertatu zen eta anaia Karlos Felixen esku utzi zuen aginpidea.