Viktor Emmanuel IIa
Sardiniako erregea 1849-1861. urteetan eta Italiakoa 1861-1878 bitartean, Karlos Albertoren semea (Turin 1820 - Erroma, 1878). Austriaren eraginpean gobernatu behar izan zuen eta nahiago izan zuen Vienari gerra indemnizazio bat ordaindu Karlos Albertoren eskutik jaso zuen oinarrizko estatutua galdu baino. Geroago Frantziarekin bat egin zuen Austriari aurre egitearren eta, horrela, Lombardia berreskuratu zuen lehenik (1859) eta Romagna, Parma, Modena eta Toskana, ondoren. Niza eta Savoia frantsesen esku utzi ondoren Italiako batasuna gauzatu zuen (Sizili Biak, Marca eta Umbria) eta Italiako errege izendatu zuten (1861). 1866. urtean Venezia lotu zitzaion eta 1870. urtean Erroma eta, horrela, Europako herrialde ahaltsuenetako bat bihurtu zen Italia.