Vitti, Monica
(Jaiotza izenaz Maria Luisa Ceciarelli). Italiako zinema antzezlea (Erroma, 1931). Antzerkian ari izan zen. 1955ean hasi zen zineman lanean, komediak eginez. Michelangelo Antonioni zuzendariarekin egin zituen film ospetsuenak: L’aventtura (1960), La notte (1961, Gaua), L’eclisse (1962), Deserto rosso (1964, Basamortu gorria). Gero umorezko filmak egin izan ditu eta aldi berean antzerkian lan egin du. Filmak: Modesty Blaise (1966), Teresa la ladra (1973, Teresa lapurra), Il tango della gelosia (1978), Io so che tu sai io so (1982), Francesca è mia (1986).