Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vitruvio

(Lat. Marcus Vitruvius Pollio). K.a. I. mendeko arkitekto erromatarra. Julio Zesarrek gerrarako makinak egin zitzala agindu zion; litekeena da Vitruvio erromatar lejioekin batean Galian eta Hispanian egon izana. Fanum-eko basilika (gaur egun desagertua) eraiki bide zuen. Augustoren agintaldian De architectura obra idatzi zuen hamar liburukitan. Bere garaian arrakastarik izan ez bazuen ere, eragin handia izan zuen Errenazimentuko arkitektoengan. Harrez gero argitaraldi ugari izan ditu aipatu obra teorikoak eta Europako hizkuntza askotara itzuli izan da.