Viollet-le-Duc, Eugène-Emmanuel
Frantses arkitektoa eta teoriagilea (Paris, 1814 - Lausana, 1879). Parisen ikasketak egin ondoren Italian izan zen eta geroago Frantzian zehar ibili zen bertako eraikuntza eta monumentuak aztertzen. Frantziako Erdi Aroko eraikuntza asko konpondu zituen; lan haiei eta arkitekturaz idatzitako kritika eta historia lanei esker egin zen ospetsu. Aipagarriak ditu Sainte Chapelleko berrikuntzak, Parisko Notre-Damekoak, Pierrefonse-ko gaztelukoak, Avignongo harresietakoak, Carcassoneko hiri gotortukoak, etab. Hasieran eraikuntzen jatorrizko ezaugarriak gordetzeko ahaleginak egin zituen, baina geroago diseinu eta osagai berriak erabiltzen hasi zen. Eraikuntzak konpontzeko eraikuntzen egoera baino haien osagaien eta formen iturburu izan bide ziren arkitekturako printzipioak kontuan hartu behar direla zioen; printzipio horietan oinarriturik egindako lanengatik kritika ugari jaso zituen, eraikuntzak jatorrizko egitura eta forma galtzen zuela baitzioten zenbait adituk. Euskal Herrian, Abadiako gaztelua, Antoine d’Abbadie jaunaren egoitza, eraiki zuen.
- Viodos
- Viodos-Abense-de-Bas
- Viodos-Abense-de-Bas
- Viola, Manuel
- Viola, Roberto
- Viollet-le-Duc, Eugène-Emmanuel
- Viotti, Giovanni Battista
- Viracocha
- Virasoro, Rafael
- Virchow, Rudolph Carl
- Viren, Lassen