Victoria ur-jauziak
Zambeze ibaiaren ibilguaren erdialdeko ur-jauzi ikusgarriak, Zambia (iparraldean) eta Zimbabwe (hegoaldean) estatuen artean. Niagarako ur-jauzien bi halako da bai zabalerari (1.700 m) bai eta garaierari edo jauziari dagokionez ere (108 m). Batez beste, 935 m3 ur erortzen da segundoko 75 m zabal den arroilera. 65 km-tik ikus daitezke urak arroilean erori ondoren sortzen diren lurrunak. David Livingstone britainiar esploratzailea izan zen ur-jauziak ikusi zituen lehen europarra. 1905. urtean eraiki zuten ur-jauzien ondoko errepidea eta urtebete lehenago iritsi zen bertaraino Bulawayotik burdinbidea. Parke naturalez inguratua dago eta turismogune garrantzizkoa da.