Velarde Fuertes, Juan
Espainiar ekonomista (Salas, Asturias, 1927). Madrilen eta Bartzelonan egin zituen ikasketak. Revista del Trabajo eta Anales de Economía aldizkarietako zuzendari izan zen, eta Zientzia Moral eta Politikoetako Errege Akademiako kidea. Lanik aipagarrienak: La política económica de la dictadura (1968, Diktadurako politika ekonomikoa), Sobre la decadencia económica de España (1969, Espainiako ekonomiaren beheraldiaz), Introducción a la historia del pensamiento económico español contemporáneo (1974, Espainiako egungo pentsamendu ekonomikoaren historiari buruzko sarrera), Economía y sociedad de la transición (1978, Trantsizioko ekonomia eta gizartea), Decadencia y crisis en Andalucía (1982, Gainbehera eta krisia Andaluzian), La Hacienda Pública en la dictadura (1986, Ogasun publikoa diktaduran). Artikulu eta saiakera asko idatzi ditu, Investigaciones Económicas, Revista de Historia Económica, Papeles de Economía Española, Anales de la Real Academia de Ciencias Morales y Políticas, Revista Económica de Catalunya, Boletín de la Real Sociedad Geográfica, Pensamiento Iberoamericano, Economistas eta beste zenbait aldizkari espezializatutan argitaratuak.