Velasco, Ladislao de
Arabar politikaria eta idazlea (Gasteiz, 1817 - Gasteiz, 1891). Arabako historiaurrea, historia eta arteari buruzko azterketak egin zituen eta, oro har, Arabako kulturaren eta erakundeen aldeko lan asko egin zuen. Bestalde, Gasteizko alkate (1865, 1874, 1877) eta senatari (1872) izan zen, eta Nekazaritza Eskolaren sortzailea (1855), besteak beste. Haren lanak Revista de Vizcaya, El Lirio eta Euskal Erria agerkarietan argitaratu ziren. Lan nagusiak: Memorias del Vitoria de antaño; Biografia de Sebastián Elcano (1860); Los eúskaros en Alava, Guipúzcoa y Vizcaya (1879).