Van Eys, Willen Jan
Holandar euskalaria (Amsterdan, 1825 - San Remo, 1914). Hizkuntzalaritza ikasi zuen, eta euskara ikertzeari eskaini zion ahaleginik handiena. Londresen eta San Remon bizi izan zen. Bi bidaia egin zituen Euskal Herrira: lehenengoan, 1866an, Zarautzen egon zen Gregorio Arruerekin, frantziskotarren komentuko liburuak eta eskuizkribuak aztertzen; bigarrena 1868an egin zuen. Van Eysenak dira, euskal aditzari buruzko lan batzuez gainera, Dictionnaire basque-français (1873), eta Grammaire comparée des dialectes basques (1879). Bestalde, testu zaharren argitalpen berriak ere egin zituen. Van Eysek aurkitu eta argitaratu zuen, esaterako, 1596ko errefrau eta sententziak (1896).