Van Helmont, Jan Baptist
Flandestar sendagilea, kimikaria eta filosofoa (Brusela, 1577 - Brusela, 1644). Alkimiaren eta kimikaren arteko zubi gisa hartzen da Van Helmonten lana. Paracelsius suitzar sendagilearen eta alkimistaren jarraitzailea izan zen. Airea osatzen duten gasak bereizten eta «gas» hitza erabiltzen lehena izan zen. Iatrokimikaren oinarriak finkatu zituen, eta 1640. urte aldera, anhidrido karbonikoa aurkitu zuen, berak «basa gasa» deitu zuena. Termometro bat ere egin zuen matraze bateko uraren dilatazioaz baliatuz. Elikadura eta digestioa ere ikertu zituen, eta bera izan zen arazo fisiologiak aztertzeko kimikaren hastapenak erabili zituen lehena. Hil ondoren, 1648an, argitaratu zioten Ortus Medicinae liburuan bildu ziren haren lan osoak.