Vallone, Raf
Italiar antzezlea (Tropea, 1916 - Erroma, 2002). Haren lehen filmak, Rizo amaro (1949, Arroz garratza), oso ospe ona eman zion. Geroago film neoerrealistak egin zituen: Cuori senza frontiere (1949, Mugarik gabeko bihotzak), Anna (1951), Camicie rosse (1952, Alkandora gorriak). 1952az geroztik melodramak eta abenturazko filmak antzeztu zituen. Estatu Batuetan ere lan egin zuen, eta arrakasta handia izan zuen The Cardinal (1963), Nevada Smith (1966), The Kremlin Letter (1970) eta The Goodfather III (1990) filmetan.