Valais
(Al. Wallis) Suitzako hegoaldeko kantonamendua. 5.226 km2 eta 243.705 biztanle. Hiriburua: Sion. Rhône ibaiaren goi aldeko arroa hartzen du; oso eskualde menditsua da (4.000 m-tik gorako 50 bat mendi daude). Nekazaritza, industria eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Indar-etxe handiak. 1814. urtean Suitzako Konfederazioko 20. kantonamendu bihurtu zen.