Valcárcel Siso, Ramón Luis
Espainiar politikaria (Murtzia, 1954). Murtziako Autonomia Erkidegoko lehendakaria. Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen, Murtziako Unibertsitatean. Ikasketak bukatuta, artearen historiako eskolak eman zituen, ikeketak egiteaz eta zenbait aldizkaritan idazteaz gainera. 1982an Alianza Popular (gero Partido Popular) alderdiko kide egin zen. Gero eta erantzukizun handiagoko karguak hartzen hasi zen alderdian, eta azkenik Murtziako Batzordeko kide izendatu zuten. 1987an alderdiko Murtziako lehendakariordetza hartu zuen, eta alderdiaren udal taldeko lehendakari izendatu zuten Murtziako Udalean. Bi urte geroago Murtziako Partido Popularreko lehendakaritza eskuratu zuen, baina hurrengo urtean utzi zuen, alderdiko lehendakariorde izendatu zutelako. 1991n Murtziako Alderdi Popularreko lehendakari hautatu zuten, eta 1993an berriro. 1995ean Murtziako Erkidegoko lehendakaritza eskuratu zuen, María Antonia Martínez sozialistaren lekua hartuz.
- Vajrayana
- Val Dextre
- Val Senestre
- Valais
- Valakia
- Valcárcel Siso, Ramón Luis
- Valcarlos
- Val-d’Oise
- Valdearas
- Valdechauri
- Valdega