Urzainki Mina, Tomas
Nafar ikerlaria (Iruñea, 1949). Zuzenbidea ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean eta zuzenbide historikoan espezialista da. Besteak beste, Etniker taldekoa eta Eusko Ikaskuntzako kide da. Eusko Ikaskuntzako Nafarroako lehendakariorde izan zen 1991tik 1995. urtea arte. Bere abokatu lanaz gain, historia ere landu du. Aipagarria da, alor horretan, Juan M. Olaizolarekin batera 1998an argitaratu zuen La navarra marítima. 2000 urtean La voluntaria conquista: 800 aniversario del sitio de Gasteiz lana eman zuen argitara.
- Uruk
- Urumea
- Urumtsi
- urxapal
- urzain-belar
- Urzainki Mina, Tomas
- Urzainki
- Urzaiz Aranda, Ismael
- urzale
- Urzay, Darío
- Urzelai Agirre, Pello