Urzainki
Nafarroako ipar-ekialdeko udalerria, Santa Barbara (1.463 m) mendiaren oinetan (Zangozako merindadea). Urzainqui-Urzainki du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Izaba; ekialdean, Izaba eta Garde; mendebalean eta hegoaldean, Erronkari. Garaiera, 728 m. 20,16 km2. 1999ko datuen arabera, 110 biztanle (urzainkiarrak). Ezka ibaiak iparralde hegoalde igarotzen du udalerria. Hizkuntza, gaztelania. XX. mendearen erdialdean galdu zen euskara. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu mistoan dago. Laborantza (patata, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (ardi eta behi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XIII-XVI. mendeetako San Martin parrokia gotikoa (XVII-XVIII. mendeetako erretaulak), XIII. mendeko Ama Birjina Salbatoreko ermita gotikoa eta XVI. mendeko dorretxea. v Historia. Erronkariko unibertsitatearen mendeko herria izan zen 1412. urtea arte. 1846. urtean bihurtu zen udalerri.