Urumea
Kantauri aldeko isuria duen ibaia. 46 km luze da eta 267 km2-ko ibai-arroa hartzen du. Nafarroan sortzen da (Ezkurra eta Zubieta mendateetatik jaisten diren bi errekastoren bilgunean), eta Goizueta, Hernani, Astigarraga, Martutene eta Donostiatik igaro ondoan, azken hiri honetan itsasoratzen da. 19 km egiten ditu Nafarroan eta beste 8 km-z Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko muga eratzen du.